Imagen
Imagen
Descripcion

Irudia: Gülsün Karamustafa, ‘My Roses My Reveries’ (1998, 2013).

 

Gaur egun Ayşe Güleç documenta 14ko zuzendari artistikoaren bulegorako komunitatearekiko lotura eta harremanen arduraduna da. Kassel Unibertsitatean gizarte eta hezkuntza lana ikasi zituen eta 1998 urtetik  Kulturzentrum Schlachthof kultur zentroan ari da lanean. Migranteekin  eta hezkuntza (inter)-kulturalarekin zerikusia duten gaiak dira bere lanaren ardatzak. documenta 12ko kontseiluaren sorrera garatu zuen eta, horren ondorioz, honen bozeramailea bihurtu zen. documenta 13ko Maybe Education taldearen kide bilakatu zen eta hala, arte hezkuntzako talde bati formakuntza eman zion.
 
Ikerle eta aktibista bezala, genero, migrazio poskolonialista eta antiarrazista testuingurutan auto-kudeaketa egiten duten ekimenen garapenean ari da lanean, besteak beste;  Initiative 6.April edo Peoples Tribunal-NSU Unravelling.
 
Argitalpena:  “Fordern, überfordern, verweigern. Bild- und Raumpolitik(en) in der Migrationsgesellschaft,” in Zülfukar Çetin, Savaş Taş,ed.: Gespräche über Rassismus. Perspektiven & Widerstände, March 2015, pp. 189–216; Kunstvermittlung – Arbeit mit dem Publikum, Öffnung der Institutionen. Formate und Methoden der Kunstvermittlung auf der documenta 12, diaphanes, Berlin, 2009. ​

 
Cargo - Nota descriptiva
Ikerle-aktibista, documenta 14
Tipo
Invitados