Descripcion
Dantza garaikideko ikasketak Bartzelonako Institut del Teatre institutuan egin zituen. Bere ibilbidean zehar lankidetzaproiektu ugari egin ditu Mudances, Otra Danza edo Lanònima Imperial konpainiekin. 1996en Ekilore dantza konpainia sortu zuen Daniel Moralesekin batera.
María Muñoz eta Pep Ramis, Alexis Eupierre, Thomas Houert eta Jeremy Nelsonekin ikasi eta gero, Alcarazek Dantza Garaikideko Titulua lortu zuen Bartzelonako Diputazioko Institut del Teatre institutuan. Dantzari eta sortzaile, zenbait hamarkada daramatza talde ospetsuekin batera lan eginaz, Àngels Margaritek zuzentzen duen Mudancesekin esaterako, zeinarekin 1998. urtetik dabilen lanean dantzari eta koreografo gisa. Dantzari gisa, ondoko jaialdietan parte hartu du: Color Dansa, Otra Danza, Lapsus, Lanònima Imperial eta Projecte Gallina. 1996. urtean Ekilore dantza konpainia sortu zuen Daniel Moralesekin batera. Ondoko lanak muntatu zituen aipatu taldearen buru zela: Amonaren Mengantza’ (1998), ‘Lágrimas Negras’ (2005), ‘Irekita’ (2006) eta ‘Gozari Goxo’ (2007). Egun, Alcarazek lan garrantzitsua egiten du ere dantza irakatsi eta transmitituz.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Dantzaria eta koreografoa
Tipo
Artistas y Creadores