Imagen
Imagen
Descripcion

Ane García Artola doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle atxikia da. Geologian graduatu zen, eta, ondoren, Geological record of the recent anthropogenic impact on salt marshes from the eastern Cantabrian coast: agricultural occupation, environmental regeneration and response to climate change izeneko doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Gero, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra egin zuen UPV/EHUn.

2015ean, Eusko Jaurlaritzak beka bat eman zion Sea-level rise in the North Atlantic during the Common Era izeneko ikerketa-proiektua egiteko, Rutgerseko Unibertsitatearekin eta UPV/EHUrekin lankidetzan. 2017an doktorego ondoko ikerketari jarraipena eman zion Singapureko Nanyang Technological University-n eta 2018aren hasieraz geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu.
Cargo - Nota descriptiva
Geologoa
Tipo
Invitados