Imagen
Imagen
Descripcion

Hugues Decointet artista bat da, eta Montreuil-en (Paris) bizi eta lan egiten du. Maketa arkitektonikoen, filmen edo soinu-instalazioen forma hartzen dute bere lanek eta, bere hitzetan, «suiteak» dira, hau da, aurreko beste lan batzuen jarraipenak. Jatorrizko lan horiek literarioak, antzerkigintzakoak edo zinematografikoak dira, oro har. Fuga-segida gisa ere defini genitzake bere lanak, hitz horren zentzu musikalean, hau da, aldez aurretik ezarritako motibo baten gaineko bariazioen antzerakoak dira, forma grafikoak eta hizkuntza nahasiz.

Guy de Cointet (Paris,1934 - Los Angeles,1983) artistaren lana sustatzeko xedea duen Guy de Cointet Society donazio-funtsaren aholkulari artistikoa ere bada Hugues Decointet. Decointetek laguntza ematen du erakusketetan, argitalpenetan, ikerkuntzan eta, batik bat, antzezlanen emanaldi berrietan.

 

Berriki eskainitako ikuskizunak:

Mues, taldeko ikuskizuna, Damien Mac Donald-ek komisariatua, 24B galeria, Paris, 2016

Drama Vox, model for a theater of voices, instalazioa eta performancea, La Ferme du Buisson, Noisiel, 2016; Playground Festival, Lovaina, Belgika, 2015; Air de Paris galeria, Paris, 2013.

Boîte à Miracles, banako ikuskizuna, Marylène Malbert-ek komisariatua, Made in Town galeria, Paris, 2013.

 

Berriki argitaratutako bibliografia:

Diagramme Monteiro (João César Monteiroren filmografiari buruzko saiakera bat), Pascale Cassagnauk eta Hugues Decointetek idatzitako liburua, Editions de l’Oeil, 2018an argitaratuko da.

Playground 16 07, Playground Kunstenfestival hamargarren urteurreneko katalogoa; editoreak: Eva Wittocx, Lore Bone, Ilse Van Essche, Steven Vandervelden, M Museum & STUK Leuven, 2017.

Prussian Blue aldizkariaren 11. zk., «Une visite de l’atelier de Hugues Decointet», Damien Mac Donalden artikulua, 2017.

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista.
Tipo
Artistas y Creadores