Imagen
Imagen
Descripcion


Grigory Kolomytsev (1990, Errusia) Errusiako Zinematografiaren Estatu Unibertsitatean (VGIK) graduatu zen, 2017an (Kott anaien tailerra). Bere lehen film laburra, Three Sisters (2015) Student Academy Awards sariaren 43. edizioko finalerdira iritsi zen. Bere hurrengo lan laburrak, Mary izenekoak 60 zinema-jaialdi baino gehiagotan hartu zuen parte, besteak beste Zinemaldia, Cairo, Camerimage eta ZINEBIn. 2017an, gradu bukaerako filma, I’m Staying, grabatu zuen Itsaso Beltzean; han bizi izan zen umetan. Donostia, Premiers Plans - Festival D’Angers, Winterthur eta beste zinema-jaialdi batzuetan egon zen ikusgai. Chupacabra bere lehen film luzea izango da.

Contenido relacionado
Cargo - Nota descriptiva
Zinema zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores