Imagen
Imagen
Descripcion

 

Ángela Millano (Gasteiz, 1987). Filosofian lizentziatu zen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Dantza garaikideko prestakuntza profesionala jaso zuen RPCD Mariemma kontserbatorioan, eta Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko Masterra egin zuen Alcaláko Unibertsitatean eta Reina Sofía museoan, La Casa Encendida eta Matadero Madrid zentroen lankidetzarekin.

Haren azken bi lanak dira Hogar (2017-2018) eta Nunca llevo falda porque no sé cruzar las piernas (2015-2016). Proiektu hauen asmoa galdera honi erantzutea da: nola ulertzen, katalogatzen, erabiltzen eta arautzen ditugu gorputzak (giza gorputzak) gure gizartean? Horretarako, ordea, bi ikuspuntu desberdin lantzen ditu: batetik, heriotza eta bizitza continuum gisa ulertzearen beharra, eta, bestetik, sexuari eta generoari buruz ezarrita dauden ideiek eta arauek sorrarazten duten amorrua. Eusko Jaurlaritzak sorkuntza koreografikorako 2016an eta 2015ean emandako laguntzari esker gauzatu dira lanok, baita hauek emandako babesari esker ere, besteak beste: Instituto Cervantes (Berlin), La Casa Encendida, Sala Pradillo, Dock 11 Berlin, Leal Lav, Histeria Kolektiboa eta Baratza Aretoa.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Koreografoa
Tipo
Artistas y Creadores