Imagen
Imagen
Descripcion
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion 1989tik ari dira elkarlanean, mundu osoan zehar. Haien lanek zorroztasun intelektuala eta ustekabeko umorea elkartzen dituzte, eta musika klasikoarekiko maitasuna dute sustrai; maitasun horrek talka egiten du taularatze anarkiko eta alaiarekin. Bikoteak Hugo Glendinning bideoartistarekin lan egin du 52 Portraits lanean, eta 2014ko Veneziako Biurtekoak Body Not Fit For Purpose lana komisionatu zien. 2018an, Music For Lectures seriea hasi zuten; lan horretan, hizlariak hitzaldi bat ematera gonbidatzen dituzte, rock-banda batek lagunduta.
Burrowsek A Choreographer’s Handbook argitalpenaren 13.000 kopia baino gehiago saldu ditu, eta egun Coventryko Unibertsitateko Dantzaren Ikerketa Zentroko ikertzailea da. 2017an, Fargionek Mette Edvardsenen Oslo performancerako partitura idatzi zuen; bestalde, duela gutxi koreografoentzat prestaturiko konposizio-tailerren nazioarteko seriea antolatu du. Any Table Any Room Brightoneko Attenborough Centren aurkeztu zuten, 2017an; pieza horren bitartez, bikoteak, lehen aldiz, toki bakoitzeko artistak gonbidatzen zituen eurekin taula gainera igotzera.
Jonathan Burrows eta Matteo Fargionen koekoizleak dira: Kaaitheater Brussels, PACT Zollverein Essen, Sadler's Wells Theatre London eta BIT Teatergarasjen Bergen.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Koreografo eta musikagilea
Tipo
Artistas y Creadores