Imagen
Imagen
Descripcion

Lolita Chávez Ixcaquic maien lurraldearen, lurraren eta bizitzaren defendatzailea, feminista komunitarioa eta K’iche’ Herrien Kontseiluko bozeramailea da. Kontseilu hori izen bera duen departamenduko 87 maia-komunitatek osatzen dute. 2010ean Santa Cruz del Quichéko komunitate-kontsulta antolatu zuen; horren bitartez, herritarrek uko egin zioten euren lurraldeetan meatzaritza eta jarduera hidroelektrikoak baimentzeari. Ordudanik, Lolitak mehatxuak jasan ditu, jazarri eta kriminalizatu egin dute eta epaitegietara eraman dute, lurra eta lurraldea defendatzeko egin duen lanaren ondorioz. IACHRren (Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarraren) kautelazko babes-neurriak ditu.


IACHRren aurrean Guatemalako estatuaren aurkako hainbat salaketa jarri ditu, eta hainbat enpresa transnazional ere salatu ditu nazioartean. Auzialdietan parte hartzen du, meatzaritza-enpresek kaltetutako emakumeei laguntzeko. 2017an, Europako Parlamentuak ematen duen kontzientzia-askatasunaren Sájarov Sarirako proposatu zuten.  2017an Ignacio Ellacuria saria eman zioten, giza eskubideen arloan egin duen lana saritzeko.

 
Cargo - Nota descriptiva
Giza eskubideen aldeko aktibista
Tipo
Invitados