Imagen
Imagen
Descripcion


Tim Ingold Gizarte Antropologiako irakaslea da Aberdeeneko Unibertsitatean, eta British Academyko eta Edinburgoko Royal Societyko kidea. 1999an, 25 urte Manchesterreko Unibertsitatean aritu ostean, Aberdeenera joan zen, eta Erresuma Batuko Antropologia Sailik berriena sortu zuen han. Landa-lan etnografikoak egin ditu Laponiako saami eta finlandiar herrietan, eta hainbat lan idatzi ditu iparralde zirkunpolarreko ingurumenari, teknologiari eta gizarte-antolamenduari buruz; animaliek gizartean duten rolari eta giza ekologiarekin lotutako kontuei buruz; eta antropologiako, biologiako eta historiako eboluzioaren teoriari buruz. Duela gutxitik, ingurumenaren gaineko pertzepzioaren eta praktika profesionalaren arteko lotura aztertzen du. Gaur egun, Ingoldek eskolak ematen ditu eta antropologiaren, arkeologiaren, artearen eta arkitekturaren arteko loturarekin zerikusia duten gaiei buruz idazten du. Hainbat lan argitaratu ditu: The Perception of the Environment (2000), Lines (2007), Being Alive (2011), Making (2013) The Life of Lines (2015), Anthropology and/as Education (2017) eta Anthropology: Why it Matters (2018).

 

 

Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Gizarte Antropologiako irakaslea
Tipo
Invitados