Imagen
Imagen
Descripcion
Julián Pacomio (Mérida, 1986). Arte Ederretan lizentziatua (USAL) eta Filosofian graduatua (UNED) da. Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko Masterra egin zuen Alcaláko Unibertsitatean eta Artean, Reina Sofía museoaren eta La Casa Encendida eta Matadero Madrid zentroen lankidetzarekin. 2015etik 2017ra bitartean, Arteak antolatutako MNCARSeko Praktika Kritikoetako Ikasketa Aurreratuen programan parte hartu zuen, “Teatralidades Expandidas” proiektuaren barnean.
Berriki proiektu hauek egin ditu, besteak beste: El mundo bajo el mundo (2017); Espacio Hacedor, La Casa Encendida, Festival Frinje Madrid eta Leal_Lav-ekin batera (2016); Psicosis Expandida (2015) eta My Turin Horse (2012) –kopiaren, bertsioen, itzulpenen eta gureak ez diren materialak geureganatzearen ideia aztergai duten arte eszenikoetako lanak–; Hego Sudango Errepublikaren independentziaren harira egindako Depicting Khartoum eta Depicting Juba lanak (artea, politika eta gizartea); Surroundings (performancea eta murgiltze-instalazioa), Medialab-Prado Madridekin, Salamancako Unibertsitatearekin eta Gaztela eta Leongo Arteen Nazioarteko Jaialdiarekin batera.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores