Imagen
Imagen
Descripcion

2018az geroztik, FEM TEK –Jarduera artistiko garaikideak, feminismoak eta teknologia– zuzentzen du, eta bitartekaritza beste iruditeria, jarduera eta ikerketa batzuk egin ahal izateko indar gisa ulertzen du. Urte horretan bertan, Balioak Martxan saria jaso zuen, programa horren diseinuagatik.

Bere lana, banaka zein kolektiboki, estatuko eta nazioarteko zentro eta galerietan izan da ikusgai, hala nola espazio hauetan: Galería Jorge Alcolea (Madril), I.A.M. Gallery (Berlin), Uharte Zentroa (Nafarroa), Montehermoso Kulturunea (Gasteiz), Tetuango Arte Modernoaren Museoa (Maroko) eta afo architekturforum oberösterreich (Linz).

Ikastaroak eta laborategiak gidatu ditu honako hauetan: Kunst Universitat Linz (Austria), Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU (Bilbo), Universidad La Rioja (Espainia), Bilbaoarte (Bilbo), Berlingo Instituto Cervantes (Berlin), Altes Finanzamt (Berlin), Histeria Kolektiboa (Bilbo) eta Costa Ricako CC España (Costa Rica).
Tipo
Invitados