Imagen
Imagen
Descripcion

Saioa Burutaran, Susi Quiu (Donostia, 1986), Arte Ederretan lizentziatu zen Milango Unibertsitatean. Moda-diseinuan ere graduatu zen, Bartzelonako Felicidad Duce eskolan. Bere lan-ibilbidea diseinatzaile gisa hasi zuen, jantzien sektoreko nazioarteko konpainia nagusientzat lan eginez. 2010ean bere jaioterrira itzuli zen, eta ordutik, irakaskuntza eta ilustratzaile-lana uztartzen ditu.

Banakako eta taldeko erakusketak egin ditu hainbat hiritan, hala nola Valentzian, Milanen eta Bartzelonan. Agentzia eta argitaletxeentzat etengabe lan egiteaz gain, berak eginiko bi album argitaratu ditu (A Bam Ba Boo Loo Ba eta Los animales y sus oficios molones).

 

Estilo berezi-berezia dauka eta bere unibertso propioa garatzea lortu du. Sinbolo naifak, atmosfera retroak eta trazadura solidoa ditu ezaugarri, eta horri esker bere lanak lengoaia propioa du, parekorik gabea.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores