Imagen
Imagen
Descripcion

Martina Juncadella (Buenos Aires, 1992) aktorea, zinemagilea, poesia idazlea eta Argentinako Socios Fundadores argitaletxeko zuzendarikidea da. 2016an, Andrés di Tellak koordinatutako Proyecto Documental zinema-tailerrean parte hartu zuen. Bertan, bi film labur landu zituen: Mensajes (2016)eta Fiora (2017); azken hori Martín Vilelarekin batera zuzendu zuen. Fioralanarekin EIECINE 2017atalean parte hartu zuen.

2018an, Jacqueline Golbertekin batera idatzitako No me imagino siendo vieja film laburra zuzendu zuen; Jacqueline Golbert filmeko protagonista ere bada. Filma nazioartean estreinatu zen Biarritz Amérique Latine 2018 Zinemaldian, eta Liziéres saria jaso zuen harengatik. Horrez gain, bi liburu argitaratu ditu: 8 poemas (2015) eta Prendan el horno (Socios Fundadores, 2018).
Cargo - Nota descriptiva
Poesia idazlea
Tipo
Artistas y Creadores