Imagen
Imagen
Descripcion

Vienan jaio zen, eta hiri horretan, Berlinen eta Parisen bizi da. Artista, zinemagilea, idazlea eta komisarioa da. Vienako Arte Aplikatuen Akademian eta Frankfurtko Städelschule - Hedabide Berrien Institutuan graduatu zen. 1996az geroztik, Zinema eta Bideo Arteko irakasle aritu da hainbat herrialdetan (Hochschule für Gestaltung Offenbach; Merz Akademie Stuttgart; Art Institute Boston/Lesley University), eta 2006tik, Vienako Arte Ederren Akademiako irakasle titularra da. Nazioartean erakusketak egin ditu eta komisariatu ere bai. Azkena, «Putting Rehearsal to the Test» izan da, Sabeth Buchmann eta Ilse Lafer-ekin elkarlanean (VOX Centre de l’image contemporain / Leonard and Bina Ellen Gallery / SBC Gallery Montréal). Film-programa ugaritan komisario-lanetan aritu da, eta ohikoa da bere lanak nazioarteko film-jaialditan ikustea. Sinposioak, argitalpenak, tailerrak, aurkezpenak eta hitzaldiak egin ditu Europan, Estatu Batuetan eta Ekialde Ertainean.

Bere sorkariek zinemaren eta hedabide berrien artean dauden denboran oinarritutako hainbat formaturen arteko erlazioa, historia eta teoria ikertzen dituzte, eta identitate-, irudikatze- eta antzezpen-gaietan zentratzen dira ikuspuntu feminista batetik beti.
Cargo - Nota descriptiva
Artista, zinemagilea, idazlea eta komisarioa.
Tipo
Artistas y Creadores