Imagen
Imagen
Descripcion

Pau Figueres Ortiz (Benidorm/Donostia, 1976) Enpresen Administrazio eta Kudeaketan lizentziatu zen Coventry-ko (Erresuma Batua) Unibertsitatean, baita Arte Ederretan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean, non Arte Garaikideko Ikerketa Masterra egin duen eta eskolak eman dituen. Gaur egun, doktorego-tesia ari da amaitzen, “RE-ADs, poéticas de la hipercotidianidad. La marca como recurso en una acción artística (in)voluntaria o arte bobo” izenekoa.

Hainbat beka eta sari jaso ditu, horien artean Bilbaoarte Fundazioaren ekoizpen- eta egoitza-beka (2013, 2016 eta 2019 urteetan), Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusmen Arteen beka, Eusko Jaurlaritzaren ikerketa-beka eta proiektu artistikoaren saria Gipuzkoako artista nobelen XLIV. lehiaketan.Hainbat erakundetan egon da egoiliar gisa, besteak beste, Kunsthaus Bregenz-en (Austria), eta ikerketa-egonaldiak egin ditu Penn State University delakoan ere (Pensilvania, AEB).

Honako erakusketa hauek nabarmen daitezke:  Donde las patatas, la coca-cola y la fanta, Rekalde aretoa, Bilbo (2019), Revitalizando Identidades Urbanas, La Posta, fundazioa, Valentzia (2019),

N47, Lisi Hämmerle galeria, Bregenz (2018). Que se pare el mundo que yo me bajo, Guggenheim Museoa, Bilbo (2013), No Tocar Por Favor, Artium, Gasteiz.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores