Imagen
Imagen
Descripcion

Eskoriatzan jaio zen (Gipuzkoa), Deba ibaiaren sorburutik oso gertu. Agian, horregatik behar izaten du noizean behin, errekak legez, itsasorainoko bidea egitea.

Formazioz, gizarte hezitzailea da, eta azken hogei urte baino gehiagoan, gazteekin lanean ari da. Ipuin saioak bere ohiko lanarekin partekatzen ditu.

Ipuinak kontatzea bezainbeste maite du entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; estatuko eta nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso du formazioa.

Ipuinak kontatzen dituenean, bestelako mundu bat posible dela sinesten du, guztiek lekua duten mundua, koloretsua, justua, ederra. Begiekin eta batez ere irribarrearekin kontatzen du, gozo, samur, euskara garbi eta zainduan. “Berba” hitza maite du, berbak dira bere lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditu tentuz. Ipuin tradizionalak eta egile berriagoen ipuinak kontatzen ditu, haurrentzat, nerabeentzat eta helduentzat.
Cargo - Nota descriptiva
Gizarte hezitzailea
Tipo
Invitados