Imagen
Imagen
Descripcion

Martí Manen (Bartzelona, 1976) Stockholmen bizi da, eta bertako Index-The Swedish Contemporary Art Foundation fundazioaren zuzendaria da. Hainbat erakusketaren komisarioa izan da honako museo hauetan: Museo de Historia Natural (Mexiko Hiria), Aara (Bangkok), Sala Rekalde (Bilbo), Konsthall C (Stockholm), CA2M (Madril) eta Fundació Miró (Bartzelona). Manen izan zen Veneziako Bienalaren pabiloi espainiarraren komisarioa 2015ean, baita Momentum10 erakusketarena ere (Moss hiriko Bienala, Norvegia, 2019). 90eko hamarkadan bost urte eman zituen erakusketak antolatzen ikasle-pisu bateko logela batean.

Index museoko programan, honako artista hauekin aritu da lanean: Mette Edvardsen, Roxy Farhat, Chris Kraus eta Teresa Solar. Beste batzuek ere hartu dute parte, hala nola Andrea Fraser, Anna Barham, Jesper Nordhal edo Maider Lópezek.

Momentum10 erakusketak (The Emotional Exhibition azpitituluarekin) 29 artistaren lana aurkeztu zuen, hurbilketa historikoa emozioekin lotuz. Parte hartu zuten artistetako batzuk Eija-Liisa Ahtila, Annika Larsson, Christodoulos Panayiotou, Johanna Billing eta Julieta Aranda izan ziren.

Manenek liburuak ere argitaratu ditu, hala nola Salir de la exposición (Consonni), Contarlo todo sin saber cómo (CA2M) edo Cuando las líneas son tiempo (Fundació Miró).

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa
Tipo
Artistas y Creadores