Imagen
Imagen
Descripcion
Oda Projesi Istanbulen egoitza duen kolektibo artistikoa da. Özge Açıkkol, Güneş Savaş eta Seçil Yersel-ek osatzen dute; hain zuzen, beren arteko lankidetzatik abiatuta sortu zuten proiektu hau 2000. urtean. 2000ko urtarriletik aurrera, espazio independente gisa funtzionatu zuen Galatako euren espazioak, irabazi asmorik gabe: proiektuak, bilerak eta ekitaldiak egin zituzten bertan, 2005eko martxoaren 16ra arte.
Egun horretan, Oda Projesi kolektiboa espaziotik irtenarazi zuten gentrifikazio-prozesua zela eta. Ordutik aurrera, Oda Projesi mugikorra da, ez da espazioan oinarritzen; espazioari eta lekuari buruzko galderak planteatzen jarraitzen du, harreman-eredu berriak sortuz, irrati-igorgailuak, liburuak, postalak, egunkariak eta halako bitartekoak erabiliz, edo askotariko topaguneak aukeratuz, betiere Istanbuleko eta bertako herritarren sormenaren menpe eta hura errespetatuz. Oda Projesi, espezifikoki, Istanbul hiriko energetikan kokatzen da, eta kolektiboaren helburu nagusia hau izan da: hiri-
atmosferan gertatzen diren aldaketa fisiko eta sozial azkarrak eta subjektibotasun ezberdinek inposatutako forma horiei nola erantzuten dieten aztertzea, espazioak sortzeko modu alternatiboak ekarriz eta harremanen bidez solidaritate-loturak ezarriz.
Oda Projesik erakusketa hauetan parte hartu du, besteak beste: (2019) «Come on!», Participation and Collaborative Practice in Contemporary Art, Plato Sanat (Istanbul); «The World’s Last Exhibition», Til Vaegs, Kopenhage (Danimarka); (2018) «Bize Ait Bir Oda», erakusketa Ark Kültür-en, Istanbul; (2016) ANA #2, A.N.A. AIR - Astrid Noack’s Atelier residency, Kopenhage (Danimarka); (2011) Tongue, (Nadin Reschke-rekin lankidetzan), «Other Possible Worlds – Entwürfe diesseits von Utopia», NGBK (Berlin).
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Kolektibo artistikoa
Tipo
Artistas y Creadores