Imagen
Imagen
Descripcion

Diziplina anitzeko kolektibo hau 1997an sortu zen Buenos Airesen, eta artista bisualez, poetez, aktorez eta antzezlez osatuta dago. Asmo bera zuten denek: artea berehalako gatazka sozialeko espaziora –hots, kalera– ekartzea eta gatazka sozial hori kultura-ekoizpeneko eremuetara eramatea, hedabideak eta arte-erakundeak barne.


2005ean, Internacional Errorista mugimendua sortzen lagundu zuten. Nazioarteko erakunde horrek errorea bizi-filosofiatzat hartzen du (www.erroristas.org). Egun, arte-erakundeetako eta horiez kanpoko kolektibo eta banakoekin lankidetzan aritzen da taldea, baita hezkuntzaren eremuan ere. Espazio publikoko jarduerak egiteaz gain, nazioarteko erakusketa eta bienal ugaritan parte hartu dute.
Loreto Garín Guzmánek (Txile) eta Federico Zukerfeldek (Argentina) sortu zuten kolektiboa, eta artxiboa, erakusketak, hezkuntza-jarduerak eta gainerako ekimenak koordinatzen dituzte. Bilduma publiko eta pribatuen parte dira haien lanak; besteak beste, hauetakoak: FRAC Poitou-Charentes (Frantzia) eta Van Abbemuseum (Herbehereak).

 
Cargo - Nota descriptiva
Kolektibo artistikoa
Tipo
Artistas y Creadores