Imagen
Imagen
Descripcion
Suspended spaces ikerketa-proiektu bat da, eta egonaldiak eta erakusketak antolatzen eta artelanak eta argitalpenak ekoizten ditu. Ekintzetako bakoitzean (Zipre, Libano eta Brasil), gune sentikorretan bizitako esperientzia gonbidatuekin partekatzera gonbidatu gintuzten eta horrela bururatu zitzaigun Pombal jauregiko erakusketa hau egitea. Lisboako eraikin enblematiko hori, bada, etenaldian dagoen eraikin bat da. Arrazoi politiko eta ekonomikoak eta liskar historikoa direla-eta “etenaldian” dauden lurraldeetan 2007az geroztik lan egiten duen kolektibo batek proposatutako proiektua da Suspended spaces. Eremu sentikor horiek modernitateak abandonatuta daude, eta ikuspegi artistikoa behar dute. Lehen ekintza Zipreko Famagusta herri mamuan izan zen –Turkiako armadak biztanle guztiak ebakuatu zituen 1974an–. Bigarren ekintza, berriz, Tripoliko nazioarteko azokan izan zen (Libano). Oscar Niemeyer arkitektoaren proiektua da; ez dago bukatuta, ezta okupatuta ere, oraingoz. Gero, proiektua Brasilera joan zen, Niteróira, hain zuzen. Bertan diseinatu zuen Oscar Niemeyer-ek Arte Garaikideko Museoa, Macquino arkitektoaren beste eraikin batekin lotuta. Macquino bestearen aldi berean eta hori birsortuz eraiki zen, aldameneko favelaren ihesbide gisa.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Kolektibo artistikoa
Tipo
Artistas y Creadores