Imagen
Imagen
Descripcion

 

1993an Oiartzunen jaioa. Haur Hezkuntzan graduatu zen EHUn eta Arte Plastiko eta Ilustrazio Diseinuan Escola Massana, Bartzelonan. Egun Oiartzunen bizi da, arte hezkuntzan eta freelance moduan ilustrazioak egiten lan egiten duelarik. 

Ilustrazioak sortzearen prozesu tradizionala, hau da, materialak, pigmentuak sentitzea, paper mozketa irregularrak ukitzea azken emaitza bezain garrantzitsua da berarentzat. Sortzen dituen lanen gaiak bere interesekin, bidaiekin, ardura sozial eta ingurugirokoekin lotuta daude, baina bereziki emozioekin; gai horiek dira formatuaren eta teknikaren gainean erabakikorrak. Azken emaitza irudi poetiko bat izango da, errealitate subjektibo bat, emozioen prismaren bidez ikusia.

www.alaiart.com

@alai_art
Cargo - Nota descriptiva
Ilustratzailea eta hezitzailea
Tipo
Artistas y Creadores