Imagen
Imagen
Descripcion

Alicja Rogalska jatorri poloniarreko artista da, Londresen bizi da eta nazioarteko mailan egiten du lan.

Bere praktika artistikoa ikerketan oinarritzen da, eta hainbat diziplina biltzen ditu. Eguneroko bizitzaren egitura sozialetan eta funts politikoan zentratzen da.

Testuinguru zehatzetan egin ohi du lan, eta egoerak, erakustaldiak, bideoak eta instalazioak sortzen ditu beste pertsona batzuekin, modu kolektiboan etorkizunerako ideia emantzipatzaileak bilatzeko.

Azkenaldia, bere lanak hainbat espaziotan egon dira ikusgai, besteak beste INIVA/Stuart Hall Library Londresen, City of Women Festival Liublianan, Biennale Warszawa Varsovian, Kyoto Art Centre zentroan, Muzeum Sztuki Łódz hirian eta Rijekako Arte Moderno eta Garaikidearen Museoan.

Gaur egun Alicja doktoretza ari da egiten Londreseko Unibertsitateko Goldsmiths Collegeko Arte Sailean, eta artista egoiliarra da Essex hiriko Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultatean.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores