Mar Coll (Bartzelona 1981) zinemagilea da eta Bartzelonan bizi da. Bere lehen filma, TRES DIES AMB LA FAMILIA (2009), Malagako Zinemaldian estreinatu zen. Bertan, hiru biznaga irabazi zituen eta hiru Gaudi eta zuzendaritza berri onenaren Goya saria ere eskuratu zituen.
2013an bere bigarren film luzea estreinatu zuen, TOTS VOLEM EL MILLOR PER A ELLA. Valladolideko Seminci inauguratu zuen fimak eta Nora Navasi emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Espiga eman zioten bertan. Rol horrek beste aintzatespen batzuk ere ekarri zizkion, besteak beste, emakumezko aktore protagonista onenaren Gaudi saria eta Goya sarietarako izendapen bat.
Telebistarako fikzioan, MATAR AL PADRE (2017) minisaila zuzendu zuen Movistar+ entzat, Series Manía jaialdi ospetsuan parte hartzeko hautatua, eta ESTO NO ES SUECIA (2023), Aina Clotetekin batera zuzendua. Azken horrek Prix Europa saria jaso eta aurtengo Canneseries edizioan parte hartzeko aukeratu zuten.
Gaur egun, SALVE MARÍA bere hirugarren luzemetraiaren estreinatzeko zain dago. Katixa Agirreren LAS MADRES NO liburuaren egokitzapena da, Escándalo films eta Elástica Films-ek ekoitzia, Locarnoko nazioarteko jaialdi ospetsuaren sail ofizialerako aukeratua eta epaimahaiaren aipamen batekin eta gazteen epaimahaiaren hirugarren sariarekin saritua.
Zuzendari eta gidoigile gisa egiten duen lana irakaskuntzarekin uztartzen du ESCAC zine eskolan irakasle gisa jardunez. Era berean, proiektuen aholkulari-lanak egin ditu hainbat ekimenetan, hala nola, NOKA (Tabakalerak emakume zinemagileentzat bultzatutako mentoring programa), La incubadora (ECAMen film luzeak garatzeko programa), Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi gidoigintza tailerra eta Espainiako Zinema Akademiaren egonaldi-programa, besteak beste.