Bartzelonan jaiotako aktore, gidoilari eta zuzendaria. Zuzendari gisa egin zuen lehen lana Julia ist film luzea izan zen (protagonista ere bera izan zen). Lehen lan horri esker,
bi Zilarrezko Biznaga jaso zituen Málagako Jaialdiko Zonacine atalean: film onenarena eta zuzendaritza onenarena.
Aktore gisa, Las amigas de Ágata filmarekin (Laia Alabart, Marta Verheyen, Laura Rius Arán eta Alba Crosek zuzendutakoa) egon zein lehen aldiz ikusgai zinemetan, eta aurrerago honako film hauetan hartu du parte, besteak beste: Con el viento (Meritxell Colell), zeina Berlingo Jaialdiko Forum atalera aurkeztua izan baitzen; Unicornios (Álex
Lora); eta Suc de síndria film laburra (Irene Moray), Goya sari bat irabazi duena.
Fikziozko hainbat proiektutan aritu da lanean zuzendari eta gidoilari gisa, hala nola Leticia Doleraren Vida perfecta sailean, Javier Calvo eta Javier Ambrossiren Veneno
sailean eta HBOren En casa sailean. Bere bigarren film luzea, Creatura izenekoa, Cannesko Zinemagileen Hamabostaldian estreinatu zen, eta Europako film onenarentzako Europa Cinemas saria jaso zuen bertan. Creatura filma Donostiako Zinemaldiko Made in Spain atalean hautatua izan zen, eta berriki San Sebastián-Gipuzkoa Film Commission saria eta Dunia Ayaso saria irabazi ditu, bitzuk film onenari eskainiak.