Pragako Zinema Eskolan (FAMU) eta Municheko Zinema Eskolan (HFF) hezia, Jaione Cambordak zuzendari gisa hasi zuen bere ibilbidea "Proba de Axilidade" edo "Rapa das Bestas" bezalako film laburrekin.
"Arima" filmarekin egin zuen debuta film luzean. Donostiako Zinemaldian ibiltzeaz gain, Sevillako Europako Zinema Jaialdian Olatu Berriak sailean Zuzendaritza Onenaren Saria eta Márgenes jaialdiko eskaner sailean Film Onenaren Saria jaso zituen.
Era berean, hainbat laborategi eta egoitzatan parte hartzeko hautatua izan da, hala nola Torontoko Nazioarteko Zinemaldiko TIFF Filmmaker Lab-en, ECAMeko La Incubadora – The Screen garapen-programan, Donostia Zinemaldiak, Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) sustatzen duten Ikusmira Berriak programan, eta duela gutxi TIFF Canada Goose bekaren onuradun izan da.
Bere azken filmak, "O Corno" (2023), Urrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian.