Imagen
Imagen
Descripcion

Fernando Sánchez Castillo (Madril, 1970). Sánchez Castillok Arte Ederrak ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Estetikako Filosofia Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Bekak jaso zituen Santanderren (Fundación Marcelino Botín Grant, 2000), Madrilen (Beca de generación Caja Madrid, 2002) eta Amsterdamen (Rijksakademie 2005/06).

1999an Londresko Tate Modern museoko Abracadabra erakusketan hartu zuen parte, 2001ean bere lanak Hanburgoko Deichtorhallen-en egon ziren ikusgai eta 2003an New Yorkeko MoMA PS1 erakundean. 2004an, Sánchez Castilloren obrak São Pauloko Bienalean egon ziren, Brasilgo São Paulo hirian. 2006an eta 2007an, bere lanaren atzerabegirako bat jarri zuen Stedelijk Museum Schiedam museoan, Cada uno lo suyo erakusketarekin, eta gonbidapena jaso zuen Sonsbeek 20081​2​ jaialdiko Grandeza erakusketan parte hartzeko; zehazki, Líderes de la escultura atalean hartu zuen parte.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores