Imagen
Imagen
Descripcion

 

1993an jaio zen Hernialden. Nahiz eta ikasketak eta bestelakoak burutzen munduan zehar ibili den, etxera bueltatu eta serigrafia tailerra Hernialden bertan eraiki du.

Ikasketaz Industria Diseinuko ingenierua da eta produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoan master bat ere badu. Graduko ikasketak burutzen ari zela, Italiara mugitu eta bertan komunikazio bisuala landu zuen urtebetez. Torinon eta Madriden lanean ibili eta gero, etxera bueltatu zen 2017an. Serigrafia bere kabuz ikasten hasi eta horretarako beharrezkoa zen tailerra eraiki zuen, eta bitartean, Mondragon Unibertsitatean diseinu irakasle aritu zen. Duela ia urtebete da bere proiektuetara guztiz murgildu eta horretatik bizitzeko aukera duela. Gaur egun, Zatzaizkit marka, Aldai serigrafia zerbitzua, eta Kitto proiektu artistikoa kudeatzen ditu.

 
Cargo - Nota descriptiva
Diseinatzailea eta serigrafoa
Tipo
Artistas y Creadores