Imagen
Imagen
Descripcion

 

Iruñean jaio zen 1962an, baina adin txikitik Donostiara joan zen familiarekin batera, eta han bizi da gaur egun.

Aita argazkilaria izanik, oso txikitatik egon da argazkigintzari eta argazkigintzarekin zerikusia duen guztiari lotuta. Diseinu grafikoa eta irudi digitalaren prozesamendua ikasi zuen, baina ez zuen inoiz profesionalki arlo honetan lan egin.

Nolanahi ere, argazkilaritza bere zaletasun nagusiaren parte izatera pasa zen, batez ere naturako argazkigintza, astrofotografia bezalako eremu ezberdinekin, oso handia eta urrunekoarekin lotuta, edo makroargazkigintza, oso txikia eta gertukoa.

Kamerarekin esperimentatzeko eta tresna eta modu berriak bilatzeko joera berezia du. Eremu honetan sartu eta esperimentatu izanak, zehazki intsektuekin, izaki hauekiko harreman aldaketa bat ahalbidetu dio, hauek, oso gertu ikusten direnean sortzen duten liluraren ondorioz, forma eta kolore ugariz jantziriko euren dibertsitate eta konplexutasunagatik, hainbeste gaizki tratatzen ari den animalia erreinu honekiko sentiberatasun berezia piztuz.


 https://www.flickr.com/photos/-alcas-
Cargo - Nota descriptiva
Argazkilaria
Tipo
Artistas y Creadores