Imagen
Imagen
Descripcion

Gijonen (Asturias) bizi den artista da eta elkarlanerako eta sormenerako tresna digitalekin lan egiten du gehien bat.. Zientzia fikzioak inspiratutako narratiba bisual eta espekulatiboak interesatzen zaizkio eta egoera horiek kontzienteki edo inkontzienteki objektuen, konektatutako gailuen, instalazioen eta beste formatu artistiko batzuen bidez birsortzen saiatzen da. 

Pribatutasun digitala, Internetek errealitateari buruz dugun pertzepzioa nola aldatzen duen, geometria, algoritmo matematikoak, klima-aldaketa, fenomeno fisikoak eskala kontrajarri eta muturrekoan, edo biologiak naturan duen jokaera bere lanaren baitan egon ohi diren gaiak dira, bere iruditeria pertsonalean kolore-paleta bat izango balira bezala.

Bere lan eta kolaborazioak jaialdi, arte zentro, museo edo dantza/opera agertoki nazionaletan erakutsi izan dira, hala nola LABoral, Reina Sofia Museo Nazionala, Matadero, Mercat de les Flors, Design Hub, Sónar, LlumBcn eta Egipto, Portugal, Kolonbia, Argentina, Txile, Ekuador, Eslovenia, Frantzia, UK eta Estatu Batuetan.

 

 
Cargo - Nota descriptiva
Artista digitala
Tipo
Artistas y Creadores