Imagen
Imagen
Descripcion

 

Durango, Bizkaia, 1968. Argazkigintzan, bideo-ekoizpenean, telebistan eta Artearen Historian egin ditu ikasketak. 90eko hamarkadaren hasieratik, sormen, kudeaketa, argitalpen-ekoizpen eta argazkigintzaren irakaskuntzako proiektuak garatu ditu modu independentean. Begira Photo (2011-2017) jaialdiko eta Agora fotolab (2016) argazki jardunaldietako zuzendaria izan da.

Leo Simoes, Ros Boisierrekin batera, Muga proiektuaren eta LUR plataformaren zuzendaria da. Muga argazkigintzari buruzko liburuetan espezializatutako argitalpen-zigilua da Gijonen egoitza duena. LUR aldiz irudiari eta ikusizko kulturan eta sorkuntza garaikidean dituen erabilerei buruzko pentsamendu, hausnarketa, analisi kritikoa eta diziplina arteko azterketa egiteko plataforma da.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Editorea
Tipo
Invitados