Imagen
Imagen
Bruno Delgado Ramo_TBK
Descripcion

Bruno Delgado Ramok (Sevilla, 1991) baliabide zinematografikoen praktika esperimental, material eta espazialean oinarritutako ikerketa gisa planteatzen du bere diziplina anitzeko lana. Testuinguru horretan, garrantzitsuak dira  espezifikotasuna, prozedura eta espazioaren irakurketa, eta, horregatik, kokaleku eta testuinguru espezifikoetan egiten diren argi-prozesutzat ditu filmazioa eta proiekzioa. Praktika hori filmetan, ekintzetan, proposamen espazialetan eta argitalpenetan gauzatzen du. Bere lana Rotterdamgo, Pesaroko eta Vila do Condeko jaialdien programetan egon da, baita Light Field, (S8) Mostra de cinema periférico, Nomadica, San Francisco Cinematheque, WIELS, FRACTO, BIAU XI,  Rose Bruford College of Theatre and Performance, INJUVE eta BilbaoArten ere. Horrez gain, Esperanza Colladoren lanarekin batera ere egon da ikusgai Image Forumen eta Taipei Contemporary Art Centerren. 2020. urtearen amaieran, zinemaren erro mekaniko, fotokimiko eta optikoa ardatz dituen “kino~okno” izeneko ekimena sustatu zuen Sevillako Kulturaren eta Arteen Institutuko proiektuen bankuaren laguntzari esker. Azkenik, aipatzekoa da berriki Las Synergys kolektiboa sortu duela Paula Guerrerorekin batera; bertan, esperientzia zinematografikoaren eta zuzeneko musikalen elkarguneak aztertzen dituzte.

Cargo - Nota descriptiva
Zinemagilea, artista-ikertzailea eta arkitektoa
Tipo
Artistas y Creadores