Imagen
Imagen
Descripcion
Jone Amezaga dantzari donostiarra "Maite Fagoaga" dantza eskolan hasi zen dantzan, Gasteizeko José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatoriora joan arte dantza klasikoko ikasketak burutzera.
2014an Dantzaz Konpainiako dantzari bihurtu eta bertan lanean ibili zen hiru urtez, non hainbat sortzailerekin lan egiteko aukera izan zuen. Haien artean Jone San Martin.
2018tik aurrera konpainia eta proiektu ezberdinetan lanean jarraitu du: Los Días De Penélope / Ingrid Magrinyáren "Penélope" obran (2018, Zaragoza) interprete bezala, Mugmus Laborategia konpainia euskaldunaren kide izanik (2016-2021), NODE edota LASALA konpainia donostiarrentzako lanean eta baita haurrentzako ikuskizunak egiten ere ("Ehuna" 2019, "Ventanas" 2021) Teatro Paraíso konpainia gasteiztarrarekin.
2020tik Manu Gaigne Beobide perkusionista donostiarrarekin batera sorkuntza prozesu propio batean murgilduta dabil: "ZERBAIT.NOIZBAIT.NONBAIT" izenekoa, aurkezpen txikietan baino ikusi ahal izan dena oraingoz.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Dantzari
Tipo
Artistas y Creadores