Imagen
Imagen
Descripcion

 

Iñaki Montero donostiarra gor sakona da jaiotzetik. Zeinu-hizkuntza da bere oinarrizko bitartekoa komunikatzeko zein harremanak izan eta ezagutzak eskuratzeko. Espainiako zeinu-hizkuntzan espezialista da, eta CNSE (Confederación Estatal de Personas Sordas) erakundeak emandako ziurtagiria dauka. Urteak daramatza zeinu-hizkuntzako irakasle-lanetan heldu eta haurrentzat, baita UPV/EHUn ere. Gainera, BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) erakundearekin hertsiki lanean aritu zen Espainiako zeinu-hizkuntzaren parametrizazio linguistikoko eta zeinuen metalinguistikako funtzioak garatzen. Halaber, antzerki-emanaldi txikiak egin, mimo gisa aritu, performanceak gauzatu eta ipuinak kontatu ditu zeinu-hizkuntzan, bai banaka bai taldean, Manos k Ríen elkarte artistikokulturalarekin.

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Espainiako zeinu-hizkuntzan espezialista 
Tipo
Invitados