Universidad de Colombia unibertsitatean Zientzia Politiketako gradua egin ondoren, Valery Rojas Caro kultura proiektuen ikerketan, kudeaketan eta garapenean aritu da, arlo publikoan zein pribatuan. 2010ean Berlinera joan zen, hainbat zinema-jaialdiren ekoizpenean eta prentsa-arloan lan egiteko, horien artean, Lakino eta Colombian Film Festival in Berlin Panorama Colombia. Horrez gain, 2014an Kunstrial e.V. sortu zuen, artista, arte-bitartekari eta Abya Yala eta Europako irabazi asmorik gabeko ekimen eta proiektuen arteko elkarrizketa sustatzeko plataforma bat. Era berean, fikziozko film luze, dokumental eta telesailen Zuzendaritza-laguntzaile lanetan aritu da. Bestalde, hainbat proiektu kuratorialetan ari da zuzentzen, ikus-entzunezko edukien eta zinema independentearen zirkuituan. Gainera, sormen ikerketa, zirkulazio-sare, mugikortasun eta trukatze eszenatokiak sortu ditu tokiko eta komunitateko ekimen eta jarduerekin. Azkenik, memoria berreraikitzeko nodo eta sareak osatzen lan egin du. Gaur egun komisariotza masterra egiten ari da Donostiako (EAE) Elias Querejeta Zine Eskolan.