Izena emateko bidali ezazu fitxa hau, pdf-a atxikituz:
-
Harremanetan jartzeko datuak: izena, abizenak, helbidea, e-maila, harremanetarako telefono-zenbakia, jaioteguna. Hautatutako proiektuaren ordezkari bakarra izendatuko da solaskide izateko.
-
Proiektuaren deskribapena eta hautagaiek zergatik egin nahi duten proiektuaren fase hori Tabakalerako egoiliar diren bitartean (gutxienez 500 hitz, gehienez 1000).
-
Proiektua azaltzeko lagungarri den material grafikoa edo bestelakoa.
-
Proiektuaren garapenerako beharrizan tekniko eta espazialen aurreikuspena.
-
Lagapen-aldirako aurreikusitako lan-egutegia.
-
Sozietatearen CVa eta bibliografia edo historia laburra (gehienez 500 hitz).
Dokumentazio guztia PDF formatuko (gehienez 10 mega, 10 orrialde) dokumentu baten bitartez helaraziko da; dokumentuaren izena honakoa izan behar duelarik: Izena_abizena_modalitatea; adibidez: sara_zudaire_espazioen_lagapena.pdf
Deialdi hau urte osoan zehar irekita dago