Descripción

Malas madres / Sokatik zintzilik dauden bizitzak Tabakalerako espazio publikoan egindako esku-hartze artistikoetako lehenengoa izan zen.

Jerónimo Hagermanek Tabakalerako plazako balkoien altuera ezberdinetan lorategi dilindari bat sortu zuen hainbat landare elkarren artean lotuz itsasontzietan erabiltzen diren korden tankerako soka-sare baten bidez. Malas madres / Sokatik zintzilik dauden bizitzak proiektuak eraikina hautemateko beste modu batzuk bilatzen zituen: beste izaki bizidun bat airean zintzilik ikusten dugunean sentitzen dugun bertigoak ohartarazten gaitu lurrean ainguratuta dugun bizi-egoera hauskorraz. Natura gizatiar eta ez-gizatiarraren arteko harreman horrek unibertsoan betetzen dugun eskala zein den iradokitzen digu.

Ikuspegi antropozentrista batetik, beste izaki bizidun batzuengana gerturatzeko horiek gizatiartzeko joera daukagu. Hala egiten dugu, adibidez, maskoten izenekin, ipuinetako pertsonaiekin edo landareen izenekin. Gizakiak hain bere duen jokamolde horretatik abiatuz, landare hauei «malas madres» («ama txarrak») esaten diete mexikarrek, euren kimuak habitik kanporatzen dituztelako. Hemen, berriz, «xingolak» izenarekin ezagutzen ditugu landareok.

Jon Begiristainekin lankidetzan garatutako proiektua.

Temática
Tipo de Obra
Año
2017
Material
Landareekin eta sokekin sortutako zintzilikatutako instalazioa
Imagenes
Imagen
Malas madres / Vidas suspendidas de una cuerda
Imagen
Malas madres / Vidas suspendidas de una cuerda
Imagen
Malas madres / Vidas suspendidas de una cuerda
Imagen Listado
Imagen
Malas madres / Vidas suspendidas de una cuerda