Mikroskopio baten funtzionamendua ulertzeko modurik onena fabrikatzea da. Lantegi honetan erraz mihiztatzen den mikroskopio bat eraikiko dugu. Mikroskopio horrek, mugikorreko kamerari egokituta, mundu mikroskopikoa asko handitu eta argazki eta bideo harrigarriak egiteko aukera emango dizu.
Mota desberdinetako laginak aztertuko dira, hala nola, kipula baten zelulak edota animalia zelulak. Mugikorrerako mikroskopioaren laguntzarekin, organismo liluragarrien organoak eta egiturak ikusi eta aztertu, eta marrazkiak, argazkiak eta bideoak egin ahal izango dituzu.
*Sarrera bakar bat familia bakoitzeko (haur bat + heldu bat).
**Izena emateko idatzi email bat helbide honetara: medialab@tabakalera.eus
Lantegi honetan erraz mihiztatzen den mikroskopio bat eraikiko dugu.