Texto Destacado

Christian Petzold (Hilden, 1960) zuzendari alemaniarrari eskainitako atzerabegirakoa.

Multimedia
Imagen
Christian Petzold
Pie de imagen
Christian Petzold
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

Christian Petzoldek (Hilden, 1960) esan ohi du bere filmetako gidoiak idazteko argazki batzuk izaten dituela beti aurrean: filmatuko duen tokietakoak eta lan egingo duen aktoreenak. Beti da interesgarria filmak nola gauzatzen hasten diren jakitea. Nola bihurtzen diren zinema zuzendari baten buruan dauden ideiak.

Zinemarekiko daukan lotura irakurketaren bidez sortu zela ere kontatzen du, eta beti aipatzen du François Truffauten El cine según Hitchcock funtsezko liburu gisa. Petzoldek Berlingo German Film and Television Academy-n (BFA) ikasi zuen, eta han, besteak beste, Harun Farocki izan zuen irakasle, bere aholkulari eta, aurrerago, laguntzaile. Petzolden film asko bien artean idatzi dituzte.

Petzold Alemaniako zinemaren Olatu Berriaren partaidea da Angela Schanelecekin (2019an atzera begirakoa eskaini genion), eta Thomas Arslanekin eta Valeska Grisebachek, Ulrich Köhlerrek edo Maren Adek osatutako bigarren belaunaldiarekin batera.

2012an zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza lortu zuen Berlinalen Barbara filmagatik. Orain arte bederatzi film luze egin ditu. Bere filmografiaren ezaugarri  bat bere film batzuek trilogiak osatzen dituztela da. Lehen trilogia, Gespenster (Mamuak alemanez), Die innere Sicherheit (2000), Gespenster (2005) eta Yella (2007) filmek osatzen dute. Bere trilogiarik ospetsuena sistema errepresiboetako maitasunaren gaian oinarritzen da, eta Barbara (2012), Phoenix (2014) eta Transit (2018) lanek osatzen dute. Berlinalen emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen Paula Beer protagonista duen Undine bere azken film luzea ere trilogia berri bateko lehen filma da.

“Pelikulak egiten ditudanean, trilogietan pentsatzen dut beti. Film bat prestatzen ari naizenean beti pentsatzen ari naiz hurrengo bi filmetan. Harun Farockik beti aholkatu zidan trilogiak filmatzea zertan lan egin edukitzeko, lan egin, lan egin... 40, 50eko hamarkadan bezala, zinemagileek film bat bestearen atzetik filmatzen zutenean bezala, eta beti zeuden konexioak filmen artean. Nire azken trilogiak, adibidez, Barbara, Phoenix eta Transit barne, sistema zapaltzaileetan sortzen den maitasunaz dihardu: Barbara emakume baten maitasuna da Burdinazko Gortinaren atzean Alemania komunistan. Phoenix Nazional Sozialismoan gertatzen den emakume bati buruzkoa da. Eta Transitek bi protagonista ditu, gerran dagoen Frantziatik ihesi. Undine-rekin elementuak ardatz dituzten Alemaniako istorioen trilogia berri bat hasi dut: Undine-n ura da protagonista, nire hurrengo filmean sua izango da”.

Tabakalerako zikloa osatzeko, Harun Farocki Institut-eko Volker Pantenburgen-ek hitzaldi bat eskainiko du Petzold eta Farockiren arteko harremanari buruz. Ikasle eta irakasle gisa hasi zen harremana, gero lagun eta laguntzaile gisa garatu zena. Zikloa amaitzeko, Ingemo Engström eta Gerhard Theuringek 1977an zuzendutako Fluchtweg nach Marseille (Escape Route to Marseille) filma izango da ikusgai. Petzold zuzendari alemaniarraren Transit filma 1944ko Anna Seghersen izen bereko liburuaren egokitzapena da.


 

Imagen Listado
Imagen
Christian Petzold
Pie de imagen
Christian Petzold
Año
2022
Tipo Agrupación
Zikloa
Organizadores
Texto para organizadores
Elkarlanean:
Información Adicional