Orden
0
Equipo
Ciclo - Programa
Etiqueta
Irudiak irakurtzen jolastu eta etorkizuneko filmetan lan egin.
Año
2021
Duracion
00:05:00
Idioma
Sinopsis

 

1. BARRUAN. TABAKALERA, ZINEMA - EGUNEZ

Kanpoan euria ari du eta hotza egiten du, negua dela antzeman daiteke. Koloretako beroki, bufanda eta motxilak daramatzaten emakumeak kontu kontari sartzen da zinema-aretora. Batzuek elkar agurtzen dute, ezakunak dira dagoeneko baina badirudi denbora daramatela elkar ikusi gabe. Beste batzuk aldiz, ezagutu berri dira eta auren buru aurkezten dute. Pixkanaka-pixkanaka aretoko lehen lerroetan kokatzen doaz.

Bat-batean argiak itzali eta azkar-azkar eseriko dira. Agnes Varda agertuko da pantailan, lehen planoan, ikusleei erronka hau luzatuz: Jolas bat proposatzen dizuek.

"Ulysse" filmatu nuenean, konturatu nintzen pertsona bakoitzak era desberdinean irakurri dezakela irudi bat. Orduan, telesail baten ideia etorri zitzaidan burura, non egunero ordu berean argazki bat erakusten dugun telebistan, hamar edo hamabost segundoz, ezer esan gabe, ez norena den, ez non atera den argazkia, ezta zer irudikatzen duen ere..

Jarraian, pantailan hainbat argazki ikusiko dira. "Cléo de 5 á 7" filmaren plano bat, Aljeriako emakume baten erretratua, collage bat, 1968ko maiatzeko argazki bat, hobi-komun bat, bi maitaleren autoerretratua... Irudi bat bestearen atzetik.

Isil-isilik irudi bakoitza ikusi ondoren, eta lehiaketa bat balitz bezala, Vardak argazkia nork egin duen eta esanahia zein den azalduko du. Adibidez, pantailan ikusten dugun talde-erretratua bere familiarena dela aitortuko du. 1913. urtean Vardá familia osoak ateratako argazkia da, ilaran, altuera kontuan hartuta, ez adina. Baina argazkian zerbait ez dator bat. Izan ere, denak kamerari begira daude, bi emakume izan ezik. Bere amak eta amonak zerbait zehatza bilatzen dute ikus-eremutik kanpo.

¿Zerren bila daude? ¿Zergatik beraiek?

Pantailako argiak ikusleen aurpegiak argitzen ditu. Horrela, Agnes Vardá-rekin irudiak irakurtzen jolastuz ematen diogu hasiera Noka Mentoring programaren lehen hiru edizioetako zuzendari hautatuak eta tutoreak biltzen dituen topaketa honi.

 

2. BARRUAN. TABAKALERA, PLATOA - EGUNEZ

Una sala de baile y ensayo convertida en espacio de trabajo por varios días. Las mismas participantes que hemos visto en la sala de cine van tomando asiento alrededor de una gran mesa ubicada en el centro de la sala. Una de ellas busca un disco duro en su mochila, conecta su ordenador portátil a la pantalla y prueba el sonido.

Hurrengo egunetan lan-gune bihurtuko den entsegu-aretoan gaude. Zinema-aretoan ikusi ditugun parte-hartzaile berak areto erdian kokatutako mahai inguruan esertzen doaz pixkanaka. Bat disko gogor baten bila dabil bere motxilan, ordenagailua pantailari konektatu eta soinu frogak egingo ditu.

¿Ondo ikusten al da? ¿Entzuten didazue?

Hasiko naiz.

Eta orduan lan-saioak eta elkarrizketak hasiko dira. Zuzendari bakoitzak bere disko gogorreko materialak partekatuko ditu -dossierra, gidoi-eskaleta, lehen filmaketaren lehen irudiak, teaserra... -, baita bere proiektua bizitzen dagoen momentua ere. Zinemagileen etorkizuna, etorkizuneko zinemagileak.

Argazkian ordenean: Estibaliz Urresola 20.000 ESPECIES DE ABEJASi buruz; Tamara Lucarnini EL PESOri buruz; Irati Gorostidi ANEKUMENi buruz; Sara Fantova JONE, A VECESi buruz; Marina Palacio Y ASÍ SEGUIRÁN LAS COSASi buruz; Clara Rus ESTE LUGAR Y NO CUALQUIER OTROsi buruz; Maddi Barber CLAROS DE BOSQUEsi buruz; eta Nagore Eceiza IF YOU WISH TO MAKE AN APPLE PIEri buruz.

Eztabaidak pizten dira hainbat gaien inguruan: zer tresna ditugu zineman bizitzarekin lan egiteko? Nola aurkitu pertsona egokia casting batean? Intuizioa edo prestakuntza? Nola erakutsi baldintzarik gabeko maitasuna pantailan? Zer erreferente ditu film bakoitzak? Nola lortu Maria Zambranok hain ondo deskribatu zuen eta Maddik orain ahots biziz partekatzen duen “claro de bosque” zinematografiko hori?

El claro del bosque es un centro en el que no siempre es posible entrar... 

Es otro reino que un alma habita y guarda…

 No hay que buscarlo. No hay que buscar. 

Es la lección inmediata de los claros del bosque: 

no hay que ir a buscarlos, ni tampoco a buscar nada de ellos.

Argazkilari aretoan sartzen denean etengo da elkarrizketa. Eta Vardá familia balitz bezala, NOKA familia erretratatzen du. Hiru promozio batera, denak ikus-eremutik kanpo dagoen puntu berari begira. Celia Rico, Nagore Eceiza, Irati Gorostidi, Estibaliz Urresola, Tamara Lucarini, Vanesa Fernández, Mar Coll, Maddi Barber, Clara Rus, Sara Fantova, Marina Palacio, Noemí Cuetos, Lur Olaizola eta Sara Hernández.

Epilogoa

BARRUAN. TABAKALERA, ZINEMA - EGUNEZ

Zinema-areto berean gaude. Pantailan Western baten kredituak. Argiak pizten dira eta Maider Oleagak amaiera emango dio saioari. Zine aretoko lehen lerroan informalki eserita, KUART VALLEY bere azken filmaren prozesua partehartzaileekin partekatzen du. Nola hurbildu den proiektura, bere zuzendari begirada, bidean izan dituen zalantzak eta azken emaitza. Horri buruz da topaketa hau.

Western saio hau sekuentzia zehatz bat ikusiz amaitzen da, Forty Guns-en hasiera. Barbara Stanwyck zaldi zuri baten gainean, Maider cowboy-film baten buru bezala

Topaketa, aldiz, Tabakaleratik kanpo amaituko da, bazkari batean, denak batera, laster pantailan ikusiko diren film horien bila, egiteko dauden filmen bila. Izan ere, horruntz begiratzen dute arreta handiz NOKAko zinemagile guztiek argazkian.

 

 

 

Novedades
Destacado
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen
Encuentro Noka
Pie de imagen
Encuentro Noka
Imagen Listado
Imagen
Encuentro Noka
Pie de imagen
Encuentro Noka
En Home
Si