Imagen
Imagen
Nad Spiro
Descripcion

Nad Spiro da Rosa Arruti konpositore donostiarrak bakarka aritzean erabiltzen duen  izena. Espainiako esperimentazioaren funtsezko emakumea da, aitzindaria, Bartzelonako underground proiektu ospetsuetan konplize. Musika espektro zabalaren arakatzaile sonikoa den Spirok soinu-fikzioetan txertatutako gitarren eta espektro-egituren unibertsoa bizi du. 

Bere grabazio gehienak Geometrik Records diskoetxearekin argitaratu ditu "Pedreres" bere azken lan laudatua, besteak beste); baina baita nazioarteko diskoetxeekin ere (Farpoint Recordings, Front&Follow, Silent Records, Sloow tapes, etab.). Besteak beste, My Cat is an Alien, Kim Cascone eta Marcyn Dimiter artisten eta The Neon Hospice irratiaren kolaboratzailea da, eta bere lana Europan eta Hego Amerikan aurkeztu du zuzenean. Horrez gain soinuerakusketetarako eta irratietarako audio-piezak ere egin ditu. 

https://linktr.ee/nad_spiro

Cargo - Nota descriptiva
Konpositorea
Tipo
Artistas y Creadores