Imagen
Imagen
Alvin Lucier
Pie de imagen
Alvin Lucier
Descripcion

Alvin Lucier (1931-2021) Nashuan (New Hampshire) jaio zen. Nashuako eskola publiko eta parrokiakoan hezi zen, baita Portsmouth Abbey Eskolan, Yale Unibertsitatean, eta Brandeis Unibertsitatean ere, eta bi urte egon zen Erroman Fullbright dirulaguntzari esker. 1962tik 1970era Brandeisen irakasle izan zen, eta Brandeis Unibertsitateko Ganbera-Abesbatza zuzentzen zuen; bere denboraren zati handi bat musika berriaren performancera bideratzen zuen. 1966an, Robert Ashley, David Behrman eta Gordon Mummarekin batera, Sonic Arts Union fundatu zuen. 1968tik 2011ra, Wesleyan Unibertsitatean egon zen irakasten, non John Spencer Camp musikako irakaslea zen.

1960 erdialdetik, Alvin Lucierrek konposizio garrantzitsuak ekoiztu zituen, eta horiek musika esperimentalaren eta soinu-artearen kulturan eragina izan zuten. Hasierako lanek, hala nola Vespers (1968), I am sitting in a room (1969), eta Bird and Person Dyning (1975) bere karrera luzean ildo argia ezarri zuten; entzunezina entzungarri egitea, entzungarria ikusgarri egitea edo espazioan ukigarri egitea. Lucierrengan berrikuntza handiak zeuden bere Music for Solo Performer (1965) lanean; burmuineko uhinen anplifikazioa erabili zuen lehenengo performazio-lana izan zen, alfa uhinen soinua ordeztu zuen perkusio instrumentuen ugariren bidez.

Lucierrek Music for Solo Performer gidatu zuen 1965ean John Cagekin batera Brandeis Unibertsitateko Rose Art Museoan.

Lucierrek luze-zabal irakatsi eta antzeztu du Asia, Europa eta Estatu Batuetan; eta John Ashberyrekin (Theme) eta Robert Wilsonekin (Skin, Meat, Bone) lankidetzan aritu da. Azken lau urteotan konposizioak eta lan zaharren transkribapenak egin ditu Ever Present Orchestrarako, hots, bere musika interepretatzen duen taldea da. Horien artean honako hauek daude: Semicircle (2017), Tilted Arc (2018, solo glockenspiel and ensemble), Double Helix (2018, kitarra laukotea), EPO-5 (2019), Arrigoni Bridge (2020), Me and You (2021), A Thousand Years of Resonant Joy (2021), Hanover (2015), Braid (2012), and Two Circles (2012). Beste lan berriago batten artean, honako hake duade: Ricochet Lady (2016, solo glockenspiel), Sickle (2017, theremin and ensemble), Silk (2018, amplified spider on silk web), Heartbeats to the Moon and Back (2018, Earth-Moon-Earth komunikazioa), eta Halo (2019, biolin bat edo gehiago).

Lucierren musikaren eta ideien idatzizko argitalpenen artean honako hauek daude: Chambers (1980), 1965-77 artean batutako bere gaiak, Refections/Reflexionen (1995), Lucierren gaien edizio elebiduna, elkarrizketak eta idatziak, Music 109: Notes on Experimental Music (2012), Eight Lectures on Experimental Music (2017), eta MUSIK-KONZEPTE 180/181 (2018), idazlan eta analisien bilduma alemana.

Alvin Lucierri Lifetime Achievement Award saria eman zion Electro-Acoustic Music elkarteak Estatu Batuetan; Arteen Ohorezko Doktoregoa jaso zuen Plymoutheko (Ingalaterra) Unibertsitatean eta 2018 Gala Honoree-a izan zen ISSUE Project Roomean arte esperimentalen komunitatearenganako izandako lidertza eta konpromisoagatik. 2011ko azaroan Wesleyan Unibertsitateak Alvin Lucierren erretiroa ospatu zuen bere lanen hiru eguneko jaialdiarekin.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores