Izena emateko epea 2022ko otsailaren 28tik 12:00etan [UTC+1] apirilaren 10era 23:59era [UTC+1] arte egongo da zabalik. Deialdien emaitza, 2022ko maiatzaren 30ean jakinaraziko da. Hautagaiak astebeteko epea izango du egonaldiaren onarpena egiteko.
Izen-ematea burutzeko ondorengo izen-ematea bete eta jarraian zehazten den hurrenkeran, hurrengo dokumentazioa atxikitu beharko da PDF formatuan (10 MB eta 10 orrialde, gehienez):
1.Datuak: izena, abizenak, NAN/Pasaporte/Bizileku-txartelaren zenbakia, helbidea, e-maila, harremanetarako telefono-zenbakia. Hautatutako proiektuaren ordezkari bakarra izendatuko da solaskide izateko.
2.Proiektuaren deskribapena eta hautagaiek zergatik egin nahi duten proiektuaren fase hori Tabakalerako egoiliar diren bitartean (gutxienez 500 hitz, gehienez 1000).
3.Proiektua azaltzeko lagungarri den material grafikoa edo bestelakoa.
4.Proiektu garapenerako gutxi gorabeherako aurrekontua, bai eta premia guztien aurreikuspena ere.
5.Egoiliar den aldirako aurreikusitako lan-egutegia.
6. Egonaldirako denboraldi egokiena, lehen eta bigarren aukerak.
7. CVa eta bibliografia edo historia laburra (gehienez 500 hitz).
Dokumentazio guztia PDF formatuko (gehienez 10MB, 10 orrialde) dokumentu baten bitartez helaraziko da; dokumentuaren izena modu honetara adierazi beharko da: Izena_abizena_modalitatea; adibidez: martin_bilbao_arte_proiektua. Hizki larri eta espaziorik gabe.
Bestetik, helarazten den dokumentazioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egongo da idatzita. Euskaraz edo gaztelaniaz baldin bada, nahitaez laburpen bat atxikituko da ingelesez.