Texto Destacado

Klak! Gazte Ahotsa gazteek osatzen duten komunikabidea da, eta gazteek jasaten duten zapalkuntza eta isiltasunari aurre egiteko asmoarekin sortu da.

Multimedia
Imagen
Egin Klak Gazte Ahotsa
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

Klak! Gazte Ahotsa Gaztesarearen eta Topaturen amaieraren ondoren sortutako hedabidea da. Gazteek osatzen dute eta gazteek jasaten duten zapalkuntza eta isiltasunari aurre egiteko asmoarekin sortu da. Ez da hedabide soil bat, proiektu integral bat baizik, eta sarean soilik aurki dezakegu. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako errealitateak eta ikuspegiak integratzen ditu. Hauek Podcast formatuan eta euskara hutsean elaboratutakoak dira eta asteazkenero argitaratzen dira Klak.eus webgunean], Ivooxen] eta Spotifyen.

Beharrizan zaharrei erantzun berriak emateko sortua izan da hedabide hau, elkar banatzeko espazio bat da eta ikuspegi ezberdinak bilduko dituen erreferentzia berritzat aurkezten du bere burua. Iritziak trukatzeko, hausnarketak sustatzeko, ikuspegiak eraikitzeko, eta Euskal Herriko panorama komunikatiboan gazteontzat eragiteko gaitasuna sortzea du helburu].

Inguruko komunikabideekin ere elkarlanean aritzen da Klak!, berrikuntzarako eta eragiteko gaitasunak biderkatzeko aukera izanik. Horrez gain, gazte mugimenduekin ere egiten du lan. Iritzi eta ikuspuntu ezberdin asko trukatzen eta lantzen ditu hedabideak. Gainera, errealitate heteropatriarkalaren kontzientzia du eta hori gainditzeko lan egiten du.

Proiektu eraldatzailea da, gizarte eredu askatzaileen erakusleihoa eta sistema zapaltzaileekiko kritikoa, eta horri aurre egiteko alternatiben bilaketan aktiboa. Azkenik, Klak! parte-hartzailea da, gazteen parte-hartzea bilatzen du. Proiektu auto-gestionatu bat da, eta horregatik kontsumitzaileen ekarpenen laguntzaz egiten dute aurrera

Temática
Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Kolektibo egoiliarra
Información Adicional