Euskal Herri osoko musikariek arazo komun bati egin behar izan diote aurre: jadanik existitzen den KANTU ZUZENA IKASI.
Urteak dira partitura eta tablatura ofizialik argitaratzen ez dela, eta horregatik, hauetakoren bat nahi izatekotan, sarea erabiltzen dugu, eta azkenean bertsio okerrekin, edo taldeek beren zuzenekoen bideoetan zer eta nola jotzen duten argitzen saiatzen gara. Obra horien guztien ezagutza berreskuratu nahi dugu, eta herritarrei formatu interaktibo eta atseginean eskaini. Musika tresna arruntenekin hasi gara: gitarra eta baxua.
Gure proiektua 2021eko martxoan hasi zen hainbat talde euskaldunen grabazioak eginez. Sara Zozaya, Huntza, Nøgen, Skakeitan, Olatz Salvador eta beste artista batzuk, baita kulturarentzat adierazgarriak izan ziren baina gaur egun aktiboki jotzen ez duten batzuk ere, hala nola, Vendetta, Hesian edo Baldin Bada taldeak. Proiektua hainbat lekutan grabatu da: Bilboko ECCBI , Gaztain Estudioan, Irungo Skola Musik, talde batzuen entsegu lokaletan... Une honetan, proiektuaren alderdi artistikoa hobeto garatzea ahalbidetuko digun leku bat bilatzen ari gara. Ikaskuntzako bideoez gain, gure plataformak artistekin elkarrizketa esklusiboak eskaintzen ditu. Horiek sare sozialetan partekatzen ditugu, publikoak xehetasun gehiago jakin ditzan bere idoloen interpretazioari, materialari eta musika-gustuei buruz.