Películas de carretera. El tráfico u otras formas de organizar la vida
Claudia Sánchez eta Milagros Valerio Asortziren zuzeneko musikarekin, Espainia, 2022, 20´
Kotxez gainezka dagoen hiri baten erdian, badirudi haiekin batera mugitzen direla nortasunak. Gure nortasunak eta bizitzak joan-etorrian ezartzen badira, horrek etengabe aldatzen ari den gizarte bat osatzen du. Madril-Donostia. Donostia-Madril. Mugikorrean oroitzapen lasaigarri baten bila ari naizela, kotxetik, autobusetik, trenetik ikusten diren ilunabarrak aurkitu ditut. Errepideak etxe mutante bat dirudi, non gure nortasunek atseden hartzen duten. Lehiakortasunaren dinamikaren pean bizi den gizarte baten erdian, milaka gaztek migratzen dute, bere lekua aurkitzeko helburuz edo, beharbada, haien buruekin aurkitzeko nahiarekin.
Kotxez gainezka dagoen hiri baten erdian, badirudi haiekin batera mugitzen direla nortasunak. Motorrez eta semaforoz betetako hiriko kaosaren barruan, etxeak babesleku bakarra dirudi.
Claudia Sánchez
(Madril, 1999). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean eta, gaur egun, zinema-komisariotzako masterra ikasten ari da Donostiako Elias Querejeta Zinema Eskolan (EQZE). Produkzioko bekaduna izan zen Isla Audiovisualen (Madril), eta bideo-entseguak argitaratu ditu Tecmerin uc3m unibertsitateko ikerkuntza-taldearen aldizkarian. Bere prestakuntzari esker, begirada ez horren konbentzionaletarantz biratzen ditu bere interesak, ni-aren diskurtsoetan eta dokumentaletan espezializatuz.
Milagros Valerio
Lima, 1998. Donostian bizi da gaur egun. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. Espainiako Filmotekaren Kontserbazio eta Zaharberritze Zentroan (Madril) egin ditu praktikak. Irailean, Ikus-entzunezkoen Artxiboa eta Ondarea masterra hasi zuen Elia Querejeta Zinema Eskolan (EQZE). Film-entseguak argitaratu ditu Mexikoko “Correspondencias: cine y pensamiento” aldizkarian eta Tecmerin ikerkuntza-taldearen aldizkarian. Azkeneko hiru urteetan, zinema dokumentalean eta bere interes disidente berak dituzten lagunekin proiektuak egitean interesatu da.
Asortzi
Asortzi taldea 2022ko urtarrilean sortu zen. Pablok (Mugan) eta Andrea eta Josemarik (Ramona’s First Evil Boyfriend) osatzen dute. Talde hau modu iheskorrean sortzen da taldekideak esperimentatzeko askatasun kreatiboa izan dezaten eta musika-tresna, soinu eta giro desberdinekin jolasteko.
Zine saioa zuzeneko musikarekin Dock of the Bay zinemaldiaren barruan.
Reserva: BANDA SONORA ORIGINAL - Dock of the Bay 2022
FechaInicio: 2022-05-05
FechaFin: 2022-05-06
FechaAlta: 2022-03-31
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Idioma: ES
Entrada: Sarrera
EntradaES: Entrada
Pelicula: Películas de carretera. El tráfico u otras formas de organizar la vida
Claudia Sánchez, Milagros Valerio, con música en directo de Asortzi – España – 2022 – 20´ – VO
Proyección y música en directo
FECHAS:
idReserva: 22569D88-B5B3-482F-BB61-4344C06F746D
Fecha: 2022-05-05
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 21:00
TituloEvento: BANDA SONORA ORIGINAL - Dock of the Bay 2022
TituloEventoEU: BANDA SONORA ORIGINAL - Dock of the Bay 2022
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea