“Selfie”, sari ugari jaso zituen film luzearen gidoilari eta zuzendaria da. Zuzendari eta gidoilari gisa ere parte hartu du honako film hauetan ere: «Vete de mí» (Juan Diego protagonista duena) eta «Más pena que gloria» (Zuzendari Berri Onenaren Goya sarirako izendatua izan zena). 2020an estreinatu zuen “Los europeos” zuzendari gisa egin duen azken filma, Rafael Azconaren eleberriaren egokitzapena.
Telebistan honako telesail hauek zuzendu ditu: «Hispania», «Familia», «Derecho a soñar» eta «El Vecino», Quim Gutierrez protagonista duen superheroi berezi bati buruzko komedia saila. Horrez gain, Juan Carrascoren bizitzari buruzko satira politikoaren hiru denboraldietako gidoian eta zuzendaritzan parte hartu du: "Vota Juan”, “Vamos Juan” eta “Venga Juan”.