Komedian espezializatutako zinema eta telebistako gidoilaria da. "Vaya Semanita", "El Intermedio", "Qué vida más triste" edo "La noche de José Mota" umorezko saioetarako idazten hasi zuen bere ibilbide profesionala.
2009an Borja Cobeagaren eskutik sortu zitzaion zinemagintzan hasteko aukera. Cobeagarekin idatzi zuen "Pagafantas", Malagako Zinemaldian Gidoi Berri Onenaren saria jaso zuena. Cobeagarekin elkarlanean egin zituen "No Controles" (2011) eta Espainiako historiako filmik ikusiena bilakatu zen "8 apellidos vascos" (2014). Hurrengo urtean jarraipena estreinatu zuten: "8 apellidos catalanes" (2015). Zineman estreinatu ditu "Tenemos que hablar" (2016) eta "Fe de etarras" (2017) ere.
Bere azken estreinaldiak "Superlopez" (2018), gidoi egokitu onenaren Goya sarirako hautagaia, eta "Vota Juan" (2019), eta haren ondorengoak: «Vamos Juan (2020 )» eta «Venga Juan» (2021) izan dira.