Imagen
Imagen
Ainara Lasa
Descripcion

(Oiartzun, 1975) Arte Ederrak ikasten hasi nintzen, baina amaitu aurretik diseinu grafikoaren bidea hartu nuen. Urte luzez izan nuen sorkuntza plastikoa alde batera utzita, hanka baten hausturak berriz bidean jarri ninduen arte. Orduz geroztik hiru proiektu nagusi izan ditut. (H)ariketak, lotzea askatzea denean, Falta (ez) diren gauzak, eta Fotosintesia. Gaur egun, paisaietatik abiatutako argazkietatik fikziozko paisaiak sortzen dihardut mugikorrarekin, eta eskuartean dut hondakinak eta ondarea elkarrizketa jarri nahi dituen egitasmo bat, arrastoei buruz hitz egin nahi duena eta eskulturaren eta interbentzioaren esparruan kokatuko dena.

Eventos participa
Tipo
Artistas y Creadores