Texto Destacado
2013an jarri zen abian Hiria eta Bestelako Politikak, Tabakalerako hormak eraisten eta berreraikitzen ari ziren bitartean. Gobernu ekintza eta estrategien eta publikoa denaren gaineko kontrolaren atzean dauden politikak etengabe zalantzan jartzea du xede proiektua, bai hiriaren bai lurraldearen dimentsioa eta gaitasun politikoa azpimarratuz.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

2013an jarri zen abian Hiria eta Bestelako Politikak, Tabakalerako hormak eraisten eta berreraikitzen ari ziren bitartean. Gobernu ekintza eta estrategien eta publikoa denaren gaineko kontrolaren atzean dauden politikak etengabe zalantzan jartzea du xede proiektua, bai hiriaren bai lurraldearen dimentsioa eta gaitasun politikoa azpimarratuz. 


Abiapuntuan dago gune publikoek jasan duen eta hirigintzaren praktika gidatu duen merkantilizazio prozesua aitortzea, baita arkitektoak antzeztu duen aliatu papera ere propaganda kapitalista fordistan. Komunaren eraikuntzaren zentzu galera eta subjektu politikoaren desaktibatzea izan dira horren ondorioak. Hiria eta Bestelako Politikak proiektuak bilatzen ditu beste modu batzuk arkitekturaren lanari aurre egiteko, botere hegemonikoekiko eta politika estetizatuekiko loturak askatuz. Bizitza gertatzen den guneen gaineko kontrol logika gainditzea dakar lekualdatze horrek, esperientzian, parte hartzean eta espontaneotasun soziala azpimarratzen duen logika komunitarioa berpizteko, beste edozein motibazioren gainetik. Arkitektura balizko tresna emantzipatzaile gisa hartuta, desadostasun eta fikziozko lekuak bultzatzen dira, haietan arrakalak haztatzeko, azken batean beste hiri bat eta beste lurralde bat eraikitzeko.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Proiektua