LaPublika arte-ikerketarako laborategia eta jarduera-programa da. Nagusiki bi gai lantzen ditu: arte-praktikek nola eraikitzen duten esparru publikoa eta esparru publikoak nola eragiten dion arteari.
LaPublika arte-ikerketarako laborategia eta jarduera-programa da. Nagusiki bi gai lantzen ditu: arte-praktikek nola eraikitzen duten esparru publikoa eta esparru publikoak nola eragiten dion arteari. Esparru publikotzat hartzen ditugu konpartitutako espazioak, adibidez, kalea, plaza eta hiria, baina esparru publiko gisa hartzen ditugu, baita ere, interneta, komunikabideak eta guztiona den hori kudeatzeko erabiltzen ditugun mekanismoak: hizkuntza, errituak, arauak eta talde-prozesuen estetika. Gizarte- eta hiri-paradigma berriak sortzen ari diren honetan, LaPublikak prozesu horiek guztiak lantzeko eta horiei buruz hausnartzeko gunea izan nahi du.
Epe luzeko proiektu honen lehen fasea Donostia eta Bilbo artean egingo da, 2015eko azken hiruhilekoan.